Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Magia Parrastan

Kupula Bilbao

2019ko abenduaren 6a

★★★★

Imanol Ituiño

Cupula Aretoa. Duración: 60 min


Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da!  Baina…zer ote da Magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magikoa. Espektakulu familiarra, guraso eta seme-alabentzako aproposa!


¿Qué es eso? ¿Un pájaro? ¿Un avión? ¿Superman? No, ¡es Magia tutiplén! Pero, ¿qué es Magia a tutiplén? Pues es precisamente lo que vais a ver en este espectáculo: ¡magia a mansalva, a tutiplén, a cascoporro, sine die! Las cartas, bolas, cuerdas, apariciones y desapariciones serán los protagonistas de esta sesión de magia; amena y participativa, para toda la familia.

 

Babeslea / Con el apoyo de:

Con-la-colaboracion-de-ayto-bilbao-udala

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua lehenengo 30 sarreretan estreinaldiaren emanaldirako. Baliozko deskontua estreinaldirako (urtarrilaren 2an, 16:00etan). Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

Deskontuak

  • 10 pertsonatik gorako taldeak: % 15eko deskontua. KUOTA MUGATUA. DESKONTUA TXARTELDEGIAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI.

Promozio bezerra eta metatu ezin diren deskontuak.

Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean. BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

Informazio lagungarria

  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Imanol Ituiño, askoz ere ezagunagoa Imanol Ituiño legez, Bilbon jaio zan oraindik urterik ez zituela, 1989.aren otsailaren 17an. Hiri honetan bertan hazi zan gaur egun arte, baina, egia esan, nahiko gutxi, Imanoltxo ezizena arrazoiz irabazi zuen beraz. Medikuak, jaio bezain laster arrain bat bailitzan hartu zuen oinetatik eta argazki bat egin ondoren, nire amari hurbildu eta nire bizitza zeharo aldatuko zuen gauza bat esan zion:

– Emakumea, mago bat izan dozu.

Ikusentzunezko Komunikazioan lizentziatua da Leioako unibertsitatean, Ingenieritza Elektronikoa urte batez ikasi eta gero. Karrera hau lehen urtean utzi zuen, geratu zirenak baino asignatura gehiago aprobatuta zituela. Horrek, gehiengoaren harridura eta zoro gutxi batzuen laudorioak ekarri zituen. Leioan zegoela Ikusentzunezkoen Lizentziatura ikasten, duples eta 31 keinuen profesionala bihurtu zen. Karrerak ez zuen gehigi ikastea eskatzen, ezta merezi ere, baina urte hauetan hainbat laburmetrai eta ikusentzunezko lan egin zituen. Horietako askok hainbat sari irabazi zituzten. Oraindik ere internet den zeru amaigabe horretan galduta daude, beraz bilatu nahi badituzue, aurkituko dituzue ziur…

Gaur egun, karrera bukatuta, Imanol Ituiñok, oraindik ere Imanol Ituiño legez ezagunagoa, magia parrastan egiten ematen du denbora. Festak, koktelak, jaialdiak, antzokiak, ekitaldiak, ezkontzak, irratia edota zeuk magia ikusiko zenukeen edozein momentutan.


Imanol Ituiño de Miguel, más conocido como Imanol Ituiño de Miguel, nació en Bilbao el 17 de febrero de 1989 y creció en esta misma ciudad (aunque, la verdad, quedó bastante chaparrito) hasta el día de hoy.

Cuando el médico le cogió, nada más nacer, y después de hacerse la típica foto de rigor con Imanol cabeza abajo cogido por los pies cual pescador orgulloso de su presa,  le dedicó unas palabras a mi madre, que marcarían de por vida mi vida (valga la redundancia):

– Señora, acaba usted de tener un mago.

Estudió Comunicación Audiovisual en Leioa después de dejar Ingeniería Electrónica, con más asignaturas aprobadas que muchos de los que se quedaron, con lo que consiguió el odio de sus compañeros y las alabanzas de algún que otro chalau de la vida. Ya en la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación, despuntó en su manejo de la seña de treinta y una y dúplex. Estudió más bien poco, porque, la verdad, ni la carrera lo merecía ni lo exigía, pero rodó unos cuantos cortos y obtuvo algún que otro premio en la faceta de audiovisuales. Siempre ha sido un poco peliculero…

Hoy, tras los cuatro años de carrera, Imanol Ituiño de Miguel, aún conocido como Imanol Ituiño de Miguel, se dedica a hacer Magia a tutiplén en diferentes eventos y lugares, tales como cenas, bodas, teatros, salas, fiestas, cócteles, inauguraciones y funerales; aunque este último nicho de mercado sea algo aún por explorar (vaya, un nicho… nunca mejor nicho).

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2019/12/06

    Kupula Aretoa

    (Zenbakitu gabeko sarrerak)

    Ostirala20:30 h

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezio bakarra 17 €

     

    Ikusi eskaintzak:

    • 10 pertsonatik gorako taldeak.
    • Antzokiaren lagunak.

    Metatu ezin diren deskontuak, kuota mugatuak.

    Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.

    BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

    Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet

    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)

    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak

    Web Kutxabank