
Kaskarot
Atx teatro
2021eko apirilaren 5a
Antzerki familiarra 5 urtetik aurrera. Bilboko udalak antolatuta.
Teatro aretoa. Duración: 50 min
Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren «alter egoa» da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten
Ikuskizun honetako sarrerak eros ditzakezu Bizkaia Aurrera Kultura Bonua B mota (soilik leihatilan).
Idazlea: Gartxot Unsain Letona
Zuzendaritza: ATX Teatroa
Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain Letona
Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa
Ekoizpena: ATX Teatroa
Musika: Gartxot Unsain Letona
Eszenografia: ATX Teatroa
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
Argazkiak: Ainhoa Resano
Atx Teatroa Bilbon sortu zan 2010ean.
Euskal antzerkia egiten dogu, gure hizkuntzan, gure herrian eta gure egungo gizartearentzat. Eguneroko euskal jarduereak soilik, euskal kulturea dakar; eta euskal kultureak soilik, geure buruak begiratzeko ispilu bat.
Kulturearen balorea gainbeheran doan mundu globalizadu honetan, kulturearen zentzua, beharrizana eta erabilgarritasuna mahai ganean jarri gura doguz.
Edertasun eta perfektuen mundu honetan, ilunean dagoana kanporatu nahi dogu. Mundu distopikoak, arrarotasunak, minak, iluntasunak, zatarrak, zikina… argira atara ikusleek gurekin batera atx egin daien.
Oinarrizkoa, instintua, sena… kanpora atera nahi doguz. Benetan inportantea dana, benetan gure sustraiak dagozan lekua, apaingarri barik, kutsadura barik… Atx hareetatik be, tresnak sortzen dira, bizirauteko erremintak, oinarrizko premiak asetzeko baliabideak… Ez dago atxak bezain primitiboa dan beste ezer, ezta horrenbeste tresna, babesleku eta baliabide emoten dauazan beste ezer be.
Información práctica
Datak eta ordutegiak
2021/04/05
Teatro aretoa
Astelehena 17:00 Prezioak eta deskontuak
+Prezio bakarra 4 € Informazio lagungarria:
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Salmenta-kanalak
+Internet Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis) Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak Web Kutxabank Prentsa
+