Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Antton Telleria

Nekatutak

2023ko urtarrilak 13

★★★★★

Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin dator Antton

Cúpula aretoa. Duración: 80 minutu

18 urtetik gora

Antton Telleria

Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak. (jajaja).

Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko… hortarako daude kazetariak.

NEKATUTAK izeneko ikuskizunean, Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, «delikatuak» izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza… eta, nola ez, polemikoenak: lrakasleak.

Sustapen berezia:

  • Antzerkiaren lagunak: %15ko deskontua. Kupo mugatua. Deskontu erabilgarria sarrera baterako erregistratutako antzerkiaren lagun bakoitzeko. Aretoko sarreran identifikazioa eska daiteke.
  • Aldez aurretik erosita: -2 € ko deskontua.

 

Informazio lagungarria

  • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
  • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Antzokiko segurtasun-neurriei jarraituz, EZ da baimenduko aretora sartzea emanaldia hasi ondoren. Garaiz etortzea eskatzen dizuegu.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2023/01/13

    Cúpula aretoa (zenbakitu gabe):

    Ostirala20:30

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Aldez aurretik erosita12 €
    Egun berdinean erosita14 €

     

    Ikusi eskaintzak:

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Antzokiko segurtasun-neurriei jarraituz, EZ da baimenduko aretora sartzea emanaldia hasi ondoren. Garaiz etortzea eskatzen dizuegu.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Web Kutxabank