Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Aho uhal

Olatz Salvador

2021eko apirilaren 6a

★★★★★

Musika. Bilboko udalak antolatuta.

Teatro aretoa. Duración: 80 min


Olatz Salvadorren musika ez da laua, labirinto bat dirudi. Suge baten antzera okertuz herrestatzen da gure azalaren gainetik. Sigi-saga doa aurrera eta gure ahulune eta zaurien inguruan bihurritzen da, leuntasunez, haien gainean ukendu bat zabaldu nahian bezala. Eta ukendua aldi berean da gozo eta mingots, atximurka eta laztana. Izan ere, gureak bezala sentiarazten dizkigu kantuetan azaltzen dituen beldurrak, hutsuneak, dardarak…

Bat egiten dugu barrenak nola baretu ez dakien ahots horren minarekin; baina, aldi berean, haren ahots leun eta biziak zerurantz begira jartzen gaitu, gure zauri zailenen gainetik zoriontsu izateko baimena dugula sinestaraziz. Zatoz, xuxurlatzen digu belarrira, utzi egunari gaua orbaintzen.

Eta gu bagoaz, lasaitu ederra hartuz.

 

Bizkaia Aurrera! Kultura Bonua

Ikuskizun honetako sarrerak eros ditzakezu Bizkaia Aurrera Kultura Bonua B mota (soilik leihatilan).

description
description
description
description

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2021/04/06 

    Teatro aretoa

    Asteartea 19:00

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezio bakarra10 €

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak
    Web Kutxabank