Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Korrontzi 20

Ongintzako kontzertua

2023ko abenduak 26

★★★★★

20. urteurreneko disko berriaren aurkezpen kontzertua helburu solidario batekin, Zaporeak GKE laguntzea.

Teatro Aretoa. Duración: 120 min

Publiko guztiak

Korrontzi 20

Zorioneko gaude! 2024an KORRONTZIk 20 urte beteko ditu eta, data garrantzitsu hau ospatzeko, sorpresaz betetako lan berri bat prestatu du taldeak: KORRONTZI «20», Korrontziren hamabigarren diskoa.

Asmo handiko proiektua da, eta taldeak Luis Peixoto ekoizle portugaldarraren laguntza izan du Korrontziren errepertorioko ezinbesteko kantuetako batzuk bertsionatzeko garaian, baita ere beste berri batzuk ekoizteko. Guztira 20 abesti, 20 kolaboratzailerekin. Horien artean: Phil Cunningham (Scotland), Michael McGoldrick (UK), Luar Na Lubre (Galiza), edo Iñigo ETS, Alex Gatibu, Gozategi (EH) bezalako izenak aurkituko ditugu beste ezuste atsegin batzuen artean. Zorionak Korrontzi!
Aurkezpen birako lehen kontzertua Bilboko Campos Antzokian izango da, abenduaren 26an. Gainera, kontzertu honek helburu solidario bat izango du, sarreren salmentarekin lortzen diren onura guztiak Zaporeak GKEarentzat izango dira (https://www.zaporeak.eus).

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

 

Informazio lagungarria

  • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
  • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2023/12/26

    Teatro Aretoa

    Asteartea20:00h

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezioa16€

     

    Ikusi eskaintzak:

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Web Kutxabank