Cargando Eventos
This event has passed.

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

KAKA

Erika Olaizola eta Xanti Agirrezabala

2025eko abenduaren 3a

★★★★★

Kaka 2026ko Korrika kulturaleko emanaldi nagusia izango da

Teatro aretoa. Duración: 85 minutu

13 urtetik aurrera

Herriko plazan, kaka-mokordo bat agertu da. Kaka azaleratu da eta egoeraren analisia egin behar da.

Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin kaka honekin? Noren ardura da? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita… Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz?

Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da KAKA.

Nahiz aberatsa izan, igual dala pobre,
kaka egin beharko dugu egoteko libre;
kaka zuretzako ta kaka niretzako,
hauxe da gauza ederra mundu guztientzako.
OSKORRI

 

LANTALDEA

Ekoizpena eta zuzendaritza:

Erika Olaizola

Xanti Agirrezabala

 

Testua:

Kepa Errasti

Erika Olaizola

Xanti Agirrezabala

 

Aktoreak:

Mikel Laskurain

Ainhoa Aierbe

Erika Olaizola

Xanti Agirrezabala

 

Eszena-zuzendaria: Espe Lopez

Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez

Argi diseinua eta teknika: Imanol GarcIa

Musika eta hitzak: Liki Likatsu eta Leka Records

Kartela eta promozio argazkiak: Holy Fire Studio

Eszena-argazkiak: Iker Gozategi

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

 

Informazio lagungarria

  • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
  • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
  • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2025/12/03

    Teatro aretoa:

    Asteazkena20:00

     

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezioa14 €

     

    Ikusi eskaintzak:

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Web Kutxabank