AA Aita
Jon Plazaola
2025eko abenduaren 4a
Plazaolaren lan berria
Teatro aretoa. Duración: 90 minutu

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.
Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probestuz AA Aita sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen
Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.
Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.
Promozio berezia
- Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.
Informazio lagungarria
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
- Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Información práctica
Datak eta ordutegiak
2025/12/04
Teatro aretoa:
Osteguna 20:00 Prezioak eta deskontuak
+Prezioa (aldez aurretik erosita) 17 € Prezioa (egun berdinean erosita) 20 € Ikusi eskaintzak:
Informazio lagungarria:
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Salmenta-kanalak
+Internet Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis) Web Kutxabank

