ahora-en-casa-pronto-en-el-campos
Teatro Campos

Convocatoria Kupula Bilbao

El Ayuntamiento de Bilbao y Klemark Espectáculos Teatrales S.A. organizan conjuntamente, en el Teatro Campos Elíseos, el ciclo KUPULA BILBAO de compañías escénicas bilbaínas.

Se trata de una programación específica para la sala Cúpula del Campos que pretende unir la tradición teatral de la ciudad con la creación contemporánea local e impulsar la labor de autores, directores, intérpretes y, en general, de los profesionales de la escena bilbaína.

La selección de los proyectos y compañías a programar se efectuará de acuerdo a las siguientes BASES:

PRIMERA: OBRAS A PROGRAMAR

El ciclo KUPULA BILBAO está dirigido a creaciones y compañías del sector escénico local de Bilbao. Se podrán considerar como tales:

  • Las obras creadas por compañías con domicilio en el Gran Bilbao.
  • Las obras cuyo proceso de creación se haya realizado principalmente en Bilbao.
  • Las obras cuya dirección artística, texto o coreografía hayan sido realizados por creadoras o creadores nacidos o con domicilio en el Gran Bilbao.

SEGUNDA: CONDICIONES DE INSCRIPCIÓN

KUPULA BILBAO está únicamente abierto a compañías de carácter profesional o, en todo caso, en vías de profesionalizarse.

Podrán presentarse tantas propuestas como se considere. Podrán ser aceptadas varias propuestas de una misma compañía, siempre que se ajusten a los criterios establecidos.

TERCERA: PRESENTACIÓN DE PROYECTOS

La inscripción deberá realizarse por e-mail a la dirección comunicacion@klemark.com, indicando en el asunto: CONVOCATORIA KUPULA BILBAO. El proyecto deberá  adjuntar la siguiente documentación:

  • Formulario de inscripción, que puede descargarse en este enlace.
  • Historial del grupo o compañía en el que figure la composición actual del mismo.
  • Vídeo con un mínimo de 5 minutos de grabación del montaje presentado.
  • Sinopsis y texto de la obra a representar.
  • Fotografías del montaje o dibujo de la escenografía.
  • Ficha técnica.

Los espectáculos seleccionados deberán ser representados sin cambios respecto a las características descritas en la documentación y vídeo de la representación enviados por el grupo. Cualquier modificación posterior (de reparto, escenografía, vestuario, texto, etc.) deberá ser notificada a la organización y puede ser causa de descalificación.

CUARTA: OBRA Y DERECHOS DE AUTORÍA

La temática de las obras será libre. Se valorarán propuestas tanto en euskera como en castellano o sin texto.

Los grupos se atendrán a la normativa vigente sobre derechos de autor. Los participantes eximen a la organización del ciclo y al Teatro Campos Elíseos de cualquier responsabilidad derivada del plagio o de cualquier otra trasgresión de la legislación vigente.

QUINTA: DOTACIÓN ECONÓMICA

Las compañías seleccionadas para ser programadas dentro de KUPULA BILBAO percibirán, en concepto de cachet artístico por la realización de las actuaciones, una cantidad equivalente al 70% de la base imponible de la recaudación obtenida, más el IVA correspondiente, previa presentación de factura, y ello una vez descontados de la recaudación (I) el importe del I.V.A. incluido en el precio de las entradas, (II) las comisiones de los diferentes canales de venta, (III) el importe de los derechos de autor, si los hubiera (hasta un máximo del 10%)

Asimismo, no abonarán los gastos correspondientes a:

  • Alquiler del teatro
  • Asistencia técnica para la función
  • Comunicación básica del ciclo (Inclusión en los soportes del teatro – web, folleto de programación, cartelería del ciclo, e-mail marketing, plasmas en los vestíbulos, redes sociales – y promoción con los medios de comunicación culturales locales).

El resto de obligaciones de los grupos correrá de su cuenta (cuotas de seguros sociales, acciones publicitarias más allá de las que el Teatro haga para promocionar el ciclo, etc.)

SEXTA: SELECCIÓN DE PROYECTOS

La selección de los proyectos participantes en KUPULA BILBAO será realizado por un comité de selección o una persona designada, de común acuerdo, por Klemark Espectáculos Teatrales S.A. y el Ayuntamiento de Bilbao. Una vez realizada la selección, el Teatro Campos Elíseos comunicará a los responsables de los proyectos seleccionados su inclusión dentro del ciclo KUPULA BILBAO, a través de correo electrónico.

En todo caso, la inclusión de las obras en el ciclo estará supeditada a las necesidades de programación del Teatro Campos y a la aceptación por parte de las compañías de las condiciones de contratación propuestas por Klemark Espectáculos Teatrales S.A.

La organización se reserva el derecho a no incluir dentro del programa las obras que no reúnan, a su juicio, condiciones mínimas para ser representadas en el marco de este programa.

Antes de incluir un proyecto, de manera definitiva, dentro del ciclo KUPULA BILBAO, Klemark Espectáculos Teatrales deberá realizar una comunicación previa a los responsables municipales indicando las características y sinopsis del mismo. Este podrá excluir de la programación aquellas obras que considere que no respetan la carta de valores del Ayuntamiento de Bilbao.

Las compañías y proyectos seleccionados representarán sus funciones en la Sala Cúpula del Teatro Campos. Dichas funciones serán abiertas al público. Las fechas de actuación de cada grupo participante serán determinadas por teléfono entre la organización y los participantes.

SÉPTIMA: PROTECCIÓN DE DATOS

Ver política de privacidad y protección de datos.

OCTAVA: DERECHOS DE IMAGEN

Los participantes aceptan ceder sus derechos de las imágenes solicitadas en favor de la organización del ciclo KUPULA BILBAO a los solos efectos del uso de las mismas para fines de comunicación y difusión del ciclo.

NOVENA: ACEPTACIÓN Y ADHESIÓN A LAS BASES

Los participantes, por el hecho de presentarse a esta convocatoria, aceptan las condiciones establecidas en la misma.


Bilboko Udalak eta Klemark Espectáculos Teatrales S.A. enpresak elkarrekin antolatu dute Bilboko konpainia eszenikoen KUPULA BILBAO zikloa, eta Campos Eliseos Antzokian izango da.

Hain zuzen ere, Campos Antzokiko Kupula aretorako programazio espezifikoa izango da, eta horren helburua da hiriko antzerki-tradizioa tokiko sormen garaikidearekin batzea eta Bilboko eszenako autoreen, zuzendarien, antzezleen, eta, oro har, profesionalen lana bultzatzea.

Programatu beharreko proiektuak eta konpainiak ondorengo OINARRIEN arabera hautatuko dira:

LEHENA: PROGRAMATU BEHARREKO OBRAK

KUPULA BILBAO zikloa Bilboko tokiko sektore eszenikoko sormen eta konpainientzat da. Multzo horretan honako hauek sartuko dira:

  • Bilbo Handian helbidea duten konpainiek sortutako obrak.
  • Sormen-prozesua batik bat Bilbon landu duten obrak.
  • Zuzendaritza artistikoa, testua edo koreografia Bilbo Handian sortutako edo bertan helbidea duen sortzaileek eginda duten obrak.

BIGARRENA: IZENA EMATEKO BALDINTZAK

KUPULA BILBAO soilik konpainia profesionalentzat da edo, edonola ere, profesionalizatzeko bidean daudenentzat.

Nahi adina proposamen aurkeztu ahal izango dira. Konpainia beraren hainbat proposamen onartu ahal izango dira, betiere ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

HIRUGARRENA: PROIEKTUEN AURKEZPENA

Izena emateko, e-maila bidali behar da helbide honetara: comunicacion@klemark.com; bertan, gai moduan ondorengoa adierazi: KUPULA BILBAO DEIALDIA. Proiektuarekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztuko da:

  • Izena emateko inprimakia, esteka honetan deskarga daitekeena.
  • Taldearen edo konpainiaren historiala eta egun osatzen dutenen zerrenda.
  • Aurkeztutako muntaketari buruzko grabazio-bideoa, gutxienez 5 minutukoa.
  • Antzeztu beharreko obraren sinopsia eta testua.
  • Muntaketaren argazkiak edo eszenografiaren marrazkia.
  • Fitxa teknikoa.

Hautatutako ikuskizunak taldeak bidalitako antzezpenaren dokumentazioan eta bideoan deskribaturiko modu berean antzeztu beharko dira, inolako aldaketarik gabe. Aldaketaren bat egiten bada (aktoreak, eszenografia, jantziak, testua, e.a.) antolakuntzari jakinarazi beharko zaio; nolanahi ere, hori deskalifikatzeko arrazoia izan daiteke.

LAUGARRENA: OBRA ETA EGILE-ESKUBIDEAK

Obren gaia librea izango da. Euskarazko nahiz gaztelerazko edo testurik gabeko proposamenak aintzat hartuko dira.

Taldeek egile-eskubideen inguruan indarrean den araudia bete beharko dute. Parte-hartzaileek zikloaren antolakuntza eta Campos Eliseos Antzokia plagiotik edo indarrean den legediaren beste edozein urraketatik salbuetsita utziko dute.

BOSGARRENA: ZUZKIDURA EKONOMIKOA

KUPULA BILBAOren barruan programatuak izateko hautatutako konpainiek, emanaldiak egiteagatik katxet artistikoaren izenean, lortutako diruaren zerga-oinarriaren %70aren zenbateko baliokidea jasoko dute, gehi dagokion BEZa, aurrez faktura aurkeztuta, eta hori lortutako dirutik BEZaren zenbatekoa (I), sarreren prezioa barne, salmenta-kanal ezberdinen komisioak (II) eta egile-eskubideen (egonez gero) zenbatekoa (III) deskontatu ondoren (gehienez %10).

Era berean, ez dituzte honako hauen inguruko gastuak ordainduko:

  • Antzokiaren alokairua
  • Emanaldirako laguntza teknikoa
  • Zikloaren oinarrizko komunikazioa (Antzokiaren euskarrietan sartzea —web, programazioaren liburuxka, zikloaren kartelak, marketingaren e-maila, atarietako plasmak, sare sozialak— eta tokiko kultur komunikabideetan sustatzea).

Taldeek beren kontura egin beharko dituzte gainerako betebeharrak (gizarte-segurantzaren kuotak, zikloa sustatzeko Antzokiak egindakoez haratagoko publizitate-ekintzak, e.a.).

SEIGARRENA: PROIEKTUAK HAUTATZEA

KUPULA BILBAOn parte hartuko duten proiektuak hautapen-batzordeak edo Klemark Espectáculos Teatrales S.A. eta Bilboko Udalak adostutako eta izendatutako pertsonak hautatuko ditu. Behin hautatuta, Campos Eliseos Antzokiak hautatutako proiektuen arduradunei jakinaraziko die KUPULA BILBAO zikloan onartuak izan direla posta elektronikoaren bitartez.

Nolanahi ere, obrak zikloan sartuko dira Campos Antzokiaren programazioaren premien arabera eta baldin eta konpainiek Klemark Espectáculos Teatrales S.A. enpresak proposaturiko kontratazio-baldintzak onartzen badituzte.

Antolakuntzak eskubidea izango du programaren esparruan antzeztuak izateko gutxieneko baldintzak haren ustez betetzen ez dituzten obrak programan ez sartzeko.

Proiektu bat KUPULA BILBAO zikloan behin betiko sartu aurretik, Klemark Espectáculos Teatrales enpresak aurretiko komunikazio bat egin beharko die udal-arduradunei, proiektuaren ezaugarriak eta sinopsia adierazteko. Era berean, azken horiek obrak programaziotik kanpo utzi ahal izango dituzte, Bilboko Udalaren balio-gutuna errespetatzen ez dutela uste badute.

Hautatutako konpainia eta proiektuek beren emanaldiak Campos Antzokiko Kupula Aretoan egingo dituzte. Emanaldiak publikoarentzat irekiak izango dira. Parte hartuko duen talde bakoitzaren emanaldi-egunak telefonoz erabakiko dira antolakuntzaren eta parte-hartzaileen artean.

ZAZPIGARRENA: DATUEN BABESA

Ikus pribatutasun-politika eta datuen babesa.

ZORTZIGARRENA: IRUDI-ESKUBIDEAK

Parte-hartzaileek onartzen dute eskatutako irudien eskubideak KUPULA BILBAO zikloaren antolakuntzaren eskuetan uztea soilik komunikatzeko eta zikloa zabaltzeko erabiltzeko.

BEDERATZIGARRENA: OINARRIAK ONARTZEA ETA HORIEKIKO ATXIKIMENDUA

Parte-hartzaileek, deialdira aurkeztearekin, bertan ezarritako baldintzak onartzen dituzte.