
Pirritx, Porrotx eta Marimotots
KUIKUI
2022ko martxoaren 19tik 20ra
Haur eta familia antzerkia
Teatro aretoa. Duración: 75 min
Aurtengoan Euskararen gaiari eutsi nahi izan diogu pailazook beste behin, Aitorren eta MARIREN hizkuntza zaharrari arnas bideak topatze aldera. Orduan, txoriak ginela amestu genuen, eta munduari Kuikui esan genion. Batzuk kuku, besteek piui, kerrek…. eta beleak KRAAAA!… Guk, ordea, kuikui, Marimototsek erakutsita. Izan ere, amalurra txoriek bezala ikusten eta begiratzen lagunduko baitigu Pirritxi eta Porrotxi.
Ikusiko ditugu plastikoz betetako itsasoak, Txo Mikmak txikiaren, balearen eta urpean hegan dabilen pinguinoaren begietatik. Ikusiko dugu Tider migrantea, Afrikatik Baionara iritsi nahi, baina Txilipitok debekatzen diona, gauez hegan egiten duen Ontzak lagunduta bere helburuan saiatuko dena. Eta ikusiko ditugu Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa, saltoka hegan egiten duena. Honek arrautza berezia errun du koloretakoa. Eta jaioko da txitakolorea, Kuikui, munduari kolorea eta adorea emango diona. Eta guk ere, Kuikui txorrotxio egingo diogu munduari, geuretik, euskaratik eta euskaraz, munduko txorrotxioen sinfonian… Kui Kuikui!
Promozio berezia
- Antzokiaren lagunak: % 15eko deskontua estreinaldiko emanaldirako. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.
Informazio lagungarria
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
- Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Información práctica
Datak eta ordutegiak
2022/03/19 – 2022/03/20
Teatro aretoa
Larunbata eta igandea 16:00 eta 19:00 Prezioak eta deskontuak
+Prezioa 13€ Ikuspen gutxiko eserlekuak 11€ Ikusi eskaintzak:
Informazio lagungarria:
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Salmenta-kanalak
+Internet Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis) Web Kutxabank