Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Pinocchio

Gorakada teatro

2021eko apirilaren 1a

★★★★★

Antzerki familiarra 6 urtetik aurrera. Bilboko udalak antolatuta.

Teatro aretoa. Duración: 55 min

Kultura seguruan sinesten dugu, horregatik haurrek maskara janztea gomendatzen dugu, baita sei urtetik beherakoek ere. Mesedez, maskara saio osoan zehar mantendu denon segurtasun pertzepzioa areagotzeko.

Para ver este vídeo es necesario aceptar todas las cookies de la web

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.

Nortasun-ikurren eta jokatzeko ereduen bilaketa etengabean arituko da Pinocchio. Horretarako, gomendatu diotena egingo du: bizitzen dituen esperientzietatik, egiten dituen aurkikuntzetatik eta bizitzatik ikasiko du. Eta itsas munstroari aurre egin eta Gepetto salbatzen duenean, orduan deskubrituko du, azkenean, bere bizimoduarekin gustura egoteko modua. Istorio zirkularra da Pinocchiorena, jatorrizko nobelan bezala.

Collodik hainbat elementu baliatu zituen bere istorio hilezkorrerako. Guk, horietako batzuei eutsi diegun arren, kontakizuna eguneratu dugu. Atzean utzi dugu bere muntaketetan ageri ohi den estetika gozoa. Gure Pinocchio modernoa da, zabarra, zertxobait punkya eta kalekoa. XXI. mendean bizi da eta egungo gaiekiko kezka du. Estetika desberdina aukeratu dugu, gaur egungo ikusleak ez baitira Collodi irakurtzen zuten horiek. Oso interesgarria iruditzen zaigu, gainera, istorio klasikoak kontatzeko kode berriak aurkitzea.

Collodiren bereizgarri izan zen grina bihurri hori gaurkotasunetik interpretatu dugu. Eta, egiari zor, bera ados egongo litzatekeela uste dugu.

 

Bizkaia Aurrera! Kultura Bonua

Ikuskizun honetako sarrerak eros ditzakezu Bizkaia Aurrera Kultura Bonua B mota (soilik leihatilan).

Egilea: Carlo Collodi

Egokitzapena: Julio Salvatierra eta Kike Díaz de Rada

Itzulpena: Idoia Barcelo

Zuzendaritza: José Carlos García

Zuzendari laguntzailea: Kike Díaz de Rada

Musika: Fran Lasuen

Antzezleak: Pako Revueltas, Aroa Blanco, Nerea Ariznabarreta, Pau Torres

Argi diseinua: Ion Chavez

Eszenografia: Ikerne Gimenez eta Álex Díaz

Jantziak: Ikerne Gimenez

Eszenografia-eraikuntza: Eskenitek

Argazkiak: Txelu Angoitia

Diseinu grafikoa: Eps Comunicación

Zuzendaritza artistikoa eta exekutiboa: Álex Díaz

Ekoizpena: Teatro Gorakada

Administrazioa: Maite López

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2021/04/01

    Teatro aretoa

    Osteguna17:00

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezio bakarra4 €

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak
    Web Kutxabank