Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Ikimilikiliklik

Marie de Jongh teatroa

2021eko apirilaren 3a

★★★★★

Antzerki familiarra 7 urtetik aurrera. Bilboko udalak antolatuta.

Teatro aretoa. Duración: 50 min

Kultura seguruan sinesten dugu, horregatik haurrek maskara janztea gomendatzen dugu, baita sei urtetik beherakoek ere. Mesedez, maskara saio osoan zehar mantendu denon segurtasun pertzepzioa areagotzeko.

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek.

Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.

Halaxe deitzen da Marie de Jongh taldekook prestatzen ari garen proiektu Berria. Izan ere, gure proiektuaren lehen protagonista sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, “sorgin” bihurtu den neskato/emakume bat da.

Bigarren protagonista, berriz, hitza da. Marie de Jonghen ibilbidean ez dugu hitzik erabili. Betiere mutu jardun dugu. Oraingo honetan, ordea, istorioak hala eskatzen duelako, edo hobe esanda, kontatzeko modurik egokiena hitza erabiliz izango dela jakinik, hura baliatzea deliberatu dugu. Erronka polita, bada, salda berean hitza, sorgin keri eta tasunak sartzea.

Eta, zer da partekatu nahi dugun hori? Beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dugu, bere izaera zikiratzaileaz, gure erabakien gainean duen botere gupidagabea; baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar dugun harekin bizitzen.

 

Bizkaia Aurrera! Kultura Bonua

Ikuskizun honetako sarrerak eros ditzakezu Bizkaia Aurrera Kultura Bonua B mota (soilik leihatilan).

Egile eta zuzendaria: Jokin Oregi

Jokalariak: Ana Meabe / Leire Omeñaca / Juana Palacios, Maitane Sarralde

Musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Rosa Solé

Argiztapena: Javi Kandela

Eszenografia eraikuntza: Collider Film Solutions. Koop.

Atrezzoa: Javier Tirado

Efektuak: Joseba Uribarri

Argazkiak: Pío Ortiz de Pinedo

Kartelaren disenua: Ane Pikaza

Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo

Produkzio laguntzailea: Nagore Navarro

Ekoizpena: Compañía Marie de Jongh

Eskerrak: Mayda Zabala, Getari Etxegarai eta Eneritz Zeberio

description
description
description
description
description

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2021/04/03

    Teatro aretoa

    Larunbata 17:00

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Prezio bakarra4 €

     

     

    Informazio lagungarria:

    • Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
    • BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
    • Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet
    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)
    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak
    Web Kutxabank

  • Prentsa

    +