
Bob Dylan gurea
Loraldia
2025eko martxoaren 27a
Kontzertu hau mundiala eta bakarra izango da!
Kupula aretoa. Duración: 110 minutu
Bob Dylan XX. Mendeko musika herrikoian eragin sakonena utzi duen abeslaria da. Seiehun kantutik gora sortu eta grabatu ditu berrogei diskotan. Xabi Paya kulturgileak horietako 100 kanta euskaratu zituen eta baita argitaratu ere.
Euskal Herriko bi bandak euskaratutako kanta xorta bat hartu eta Minesotako musikari handia moldatu dute geure erara. Kontzertu hau mundiala eta bakarra izango da!
Alde batetik, Gernikatik datorkigun Audience taldea dugu. Itzal luzeko musikari emankorrak. Beste aldetik, Belharra, kontzertu honetarako bildu den musikari saldo bat: Urbil Artola, Gorka Arranz, Julen Maestro, Jon Arzelus, Jose Mari Pulido eta Dani Venegas.
20 bat kanta entzuteko aukera izango dugu gitarrak, mandolina eta banjoen soinuen artean. Hainbat klasiko izango dira entzungai: “Ahaztu behingoz, ta kito”, “Libre izango naiz” “Garaiak aldatzen baitira”, “Iparraldeko neska”, besteak beste. Bukaeran “Zeruko atea joz” melodia mitikoak itxiko ditu aretoko ateak.
Audience taldea.
Belharra, kontzertu honetarako bildu den musikari saldo bat: Urbil Artola, Gorka Arranz, Julen Maestro, Jon Arzelus, Jose Mari Pulido eta Dani Venegas.
Promozio berezia:
- Antzokiaren lagunak: %15eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.
Deskontuak:
- 10 pertsonatik gorako taldeak: %15eko deskontua. KUOTA MUGATUA. DESKONTUA TXARTELDEGIAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI.
Informazio lagungarria:
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
- Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Información práctica
Data eta ordutegiak
2025/03/27
Kupula aretoa (zenbakitu gabe):
Osteguna 19:30 Prezioak eta deskontuak
+Prezioa 16 € Ikusi eskaintzak:
- Antzokiaren lagunak.
- Taldeak.
Informazio lagungarria:
- Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.
- BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.
- Ebakuazio Araudiaren arabera, sarrera bakoitza eserleku eta bertaratutako pertsona bati dagokio; ondorioz, adinari erreparatu gabe, ezinbestekoa izango da sarrera erostea aretoetara sartzeko eta horiek okupatzeko.
Canales de venta
+Internet Txarteldegia (Bertendona 3 bis) Web Kutxabank