C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Bilbao Antzerki Dantza 2019

BAD

Del 19 al 25 de octubre de 2019


★★★★

Festival de teatro y danza contemporánea de Bilbao

Salas Cúpula y Teatro / Cúpula eta Teatro aretoak.


2019-10-18-BAD-L

Las propuestas más vanguardistas e innovadoras de la escena se dan cita en este Festival organizado por el Ayuntamiento de Bilbao con estrenos de espectáculos de compañías internacionales, nacionales y locales de teatro y danza en varios espacios escénicos de Bilbao.


Bilboko Udalak antolatutako bad jaialdiak abangoardiako eszenako proposamen berritzaileenak aurkezten ditu aurtengo XXI.edizioan. Bertoko konpainia, nazio maila zein nazioarteko dantza eta antzerki garaikide arloko konpainien estreinaldi ugari izango dira Bilboko eszena agertoki ezberdinetan.

 

Larunbata 19 Sábado:

Jinete último reino frag. 3, María Salgado y Fran Mm Cabeza de Vaca

Sala Cúpula / Cúpula Aretoa – 50 min.

Audiotexto / Audiotestua (Gaztelaniaz / Castellano)

 

Igandea 20 Domingo:

Pugna, Node

Sala Cúpula / Cúpula Aretoa – 55 min.

Multidisciplinar (danza, música, teatro, audiovisuales) / Diziplina anitzekoa (dantza, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak)

(Castellano – Inglés – Euskera / Gaztelaniaz – Ingeleseraz – Euskaraz)

* Mayores 18 años (+13 acompañados) / * 18 urtetik gorakoentzat (13tik gorakoentzat lagunduta)

 

Asteartea 22 Martes (19:00 – 19:30):

Confetti, Emilien truche (Premio act-bad 2018)

Sala Cúpula / Cúpula Aretoa – 15 min.

Performance / Performancea

 

Asteartea 22 martes (20:00):

Andante, Igor x Moreno

Sala Teatro / Teatro Aretoa – 70 min.

Danza / Dantza

 

Osteguna 24 Jueves

Matria, Carla Rovira

Sala Cúpula / Cúpula Aretoa – 80 min.

Teatro documental / Antzerki dokumentala  – (Castellano / Gaztelaniaz)

 

Ostirala 25 Viernes (19:00-19:30):

Ahotsak, Ziomara hormaetxe company

Sala Cúpula / Cúpula Aretoa – 15 min.

Danza contemporánea / Dantza garaikidea – (Castellano / Gaztelaniaz)

19.10.19 (SÁBADO)
20.10.19 (DOMINGO)
22.10.19 (MARTES)
22.10.19 (MARTES)
24.10.19 (JUEVES)
25.10.19 (VIERNES)

Promoción especial:

  • Amigos del teatro: 15% de descuento para las primeras 30 entradas de cada función. Descuento válido para una entrada por cada amigo del teatro registrado. Puede pedirse identificación al entrar en la sala.

El precio de las entradas es el mismo tanto en taquilla como en la web del Teatro Campos.

IVA y gastos de distribución/ticketing incluidos en el precio.

Información útil

  • Las entradas para personas en silla de ruedas sólo se podrán adquirir en taquilla, si lo desea puede reservar las localidades llamando al 94 443 86 10.
  • Acceso a sala para compras por internet: Pueden traer las localidades impresas o si lo prefieren, también pueden descargar el archivo en su dispositivo móvil para mostrarlo al acceder al teatro.
  • Por Normativa de Evacuación, cada localidad se corresponde con una butaca y un asistente, por lo que, independientemente de la edad, será imprescindible adquirir una entrada para el acceso a las salas y la ocupación de las mismas.

MARÍA SALGADO y FRAN MM CABEZA DE VACA: “Jinete Último Reino Frag. 3”

SINOPSIS / LABURPENA:

“Jinete Último Reino” es el nombre de una zona de investigación audiotextual alrededor del deseo, la represión, la norma, la rebeldía subjetiva y la alegría compartida por las subculturas de la noche, iniciada en enero de 2017 por María Salgado y Fran MM Cabeza de Vaca. El Frag. 3 es la primera de las tres obras escénicas en las que se irá desarrollando este proyecto. Es un concierto lírico y un  recital analírico. Es una obra audiotextual. Es una proposición de distorsión, desvío y emociones, que habla de lo que hay que hacerse adentro, para decir que sí y que no a la contra de la desproporción de mandatos que nos ordenan en el contexto de un repliegue reaccionario como el que estamos viviendo. Frag. 3 habla de todo tipo de noches; allí donde las cosas cambian de forma para que por la mañana no vuelvan a ser igual. Jinete no es jinete, Jinete es el efecto de la resistencia a la llanura, la experiencia de caber en el descomunal mundo que nos hace por descaber. Nada que dure mucho, sin pena ni sin riesgo y, no obstante, esperemos que no desaparezca.


“Jinete Último Reino” deritzo audiotestuzko ikerketako gune bati, zeinak desira, errepresioa, araua, norberaren errebeldia eta gaueko azpikulturek partekatzen duten alaitasuna baititu ikerketa-gai. 2017ko urtarrilean abiarazi zuten María Salgadok eta Fran MM Cabeza de Vacak. 3. atala, bestalde, proiektuaren hiru obra eszenikoetako lehena da. Kontzertu liriko bat eta errezital analiriko bat da. Audiotestuzko obra bat da. Desitxuratzeko, desbideratzeko eta emozioen gaineko proposamen bat da, azaltzen duena zer egin behar dugun barne-barnean bai esateko eta ez esateko bizi dugun uzkurtze erreakzionariozko giro honetan ezartzen zaizkigun agindu andana neurrigabearen kontra. 3. atala, hala, era guztietako gauez mintzatzen zaigu; gauzen forma aldatu egiten da orduan, eta goizean, engoitik, ez dira lehen bezalakoak. Zaldizkoa ez da zaldizkoa, Zaldizkoa da lautadari jarkitzearen emaitza, gu deskabiarazten gaituen mundu itzelean kabitzeko esperientzia. Ez da deus luzaroan irauten duenik nekerik eta arriskurik gabe, eta hala ere, espero dezagun ez dadila desager.

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

María Salgado (1984) y Fran MM Cabeza de Vaca (1976) trabajan juntos en Madrid desde el año 2012, a partir de una idea de audiotexto como intersección entre la poesía, el lenguaje, el arte sonoro, la música y la performance. La zona de investigación titulada “Hacía un ruido” (2012-2016), que  enfocó el ciclo de desobediencia política iniciado en 2011, dio lugar a autoediciones gráficas de posters y panfletos, un libro publicado por la editorial Contrabando, un disco lanzado en el sello Ruido Sisterhood, una pieza instrumental para el Ensemble Vertixe Sonora, una instalación sonora de dos meses de duración, y un recital híbrido que giró por lugares tan dispares como el Espacio Naranjo y el Teatro Valle Inclán de Madrid, las Picnic Sessions del Centro de Arte Dos de Mayo de Móstoles, el festival ZEMOS 98 de Sevilla, 16 Beaver  de Nueva York, Hangar de Barcelona, el espacio El Arsenal de Córdoba y el LARVA de Guadalajara (México). “Jinete Último Reino”, la zona de investigación sobre desobediencia subjetiva en la que actualmente están inmersos, tiene su origen en una pieza instrumental para oboe y dispositivo electrónico interpretada en el año 2013 por el Smash Ensemble y publicada como partitura en la colección Present Tense Pamphlets. El Frag. 3 es un concierto híbrido que ha sido presentado en el C3A de Córdoba, el programa El porvenir de la revuelta en Matadero de Madrid, el festival Idiorítmies del MACBA, y la sala de bóvedas del MNCARS. Una obra derivada del mismo es el audiotexto Negro (RSRJ RJRS), publicado por Radio Reina Sofía en 2017. En mayo del 2019 se estrenó en el festival Idiorítmies el Frag. 2 de Jinete y ese mismo mes fue estrenada en Madrid en el ciclo Unalmés de La Casa Encendida.


María Salgado (1984) eta Fran MM Cabeza de Vaca (1976) 2012az geroztik ari dira elkarrekin lanean Madrilen, poesiaren, hizkuntzaren, soinuzko artearen, musikaren eta performancearen gurutzadura gisako audiotestu-ideia batetik abiatuta. «Hacía un ruido» (2012-2016) izeneko ikerketa-guneak, zeinak 2011n hasitako desobedientzia politikozko zikloan jarri baitzuen arreta, hainbat emaitza eragin zituen, hala nola poster eta esku-orrien autoedizio grafikoa, liburu bat Contrabando argitaletxeak argitaratua, disko bat Ruido Sisterhood zigiluak argitaratua, pieza instrumental bat Ensemble Vertixe Sonora delakoarentzat, soinuzko instalazio bat bi hilabeteko iraupena izan zuena, errezital hibrido bat leku oso desberdinetan zehar ibili zena, hala nola Madrilgo Espacio Naranjo eta Teatro Valle Inclán, Mostolesko Dos de Mayo Arte Zentroko Picnic Sessions direlakoak, Sevillako ZEMOS 98 jaialdia, New Yorkeko 16 Beaver, Bartzelonako Hangar, Kordobako El Arsenal gunea eta Mexikoko Guadalajarako LARVA. «Jínete Último Reino» da egun lantzen ari diren desobedientzia subjektiboaren gaineko ikerketa-gunea, eta oboe eta gailu elektronikorako pieza instrumental bat du jatorri, 2013an jo zuena Smash Ensemble-k, eta Present Tense Pamphlets izeneko bilduman argitaratu zena partitura gisa. 3. atala, beraz, kontzertu hibrido bat da, eta leku hauetan aurkeztu izan da: Kordobako C3A, Madrilgo Mataderoko El Porvenir de la revuelta programa, MACBAko Idioritmies jaialdia eta MNCARSeko gangen aretoa. Haren ondoriozko obra bat da Negro audiotestua (RSRJ RJRS), Reina Sofía irratiak argitara emana 2017an. 2019ko maiatzean estreinatu zen Zaldizkoren 2. atala, Idiorítmies jaialdian, eta hil horretan bertan estreinatu zen Madrilen, La Casa Encendidako Unalmés zikloan.

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Concepto y performance / Kontzeptua eta performancea: María Salgado, Fran MM Cabeza de Vaca

Técnica / Teknika: Oscar G. Villegas

Producción / Ekoizpena: Lorenzo García-Andrade

Gráfica / Grafika: ANFIVBIA

Fotografía / Argazkia: Jorge Mirón

Técnico grabación Liem / Liem grabaketa teknikaria: Juan Andrés Beato

Con el apoyo de / Laguntzaileak: AZALA, LIEM-CT, Matadero de Madrid, Vaciador 34, La Casa Encendida, Centro de Arte Dos de Mayo

 

NODE: “Pugna”

SINOPSIS / LABURPENA:

El amor se presenta bajo muchos disfraces diferentes y no sigue ninguna regla.

La luz es odio.

El dolor es emoción.

La virtud es depravación.

La muerte es belleza.

“PUGNA” es tensión, un diálogo entre fuerzas. Dominación contra sumisión. La existencia de paz, amor y belleza en los lugares más profundos, incluso en aquellos más oscuros. No tienes otra opción más que luchar.


Maitasunak mozorro asko baliatzen ditu agertzeko, eta ez du araurik.

Argia gorrotoa da.

Mina emozioa da.

Bertutea txarkeria da.

Heriotza edertasuna da.

«PUGNA» tentsioa da, indarren arteko elkarrizketa bat. Menpean hartzea versus menpean jartzea. Leku barren-barrenekoetan, are ilunenetan ere, bada bakea, maitasuna eta edertasuna. Ez duzu beste aukerarik borrokan egitea baizik.

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

Node es una compañía multidisciplinar, que trabaja en entornos culturales generando y gestionando trabajos escénicos y audiovisuales. Sumergidos en procesos de creación, luchan por crear nuevos contenidos a la vez que investigan nuevos canales de comunicación. El objetivo es ser el núcleo que alimente una red abierta y flexible de creadores activos. Ser un laboratorio donde poder materializar todas esas ideas que inundan nuestras cabezas.

Son obras escénicas de danza contemporánea, teatro y audiovisuales, que a su vez y a través de sus propios procesos de creación, generan contenido en paralelo.

Entre sus obras destacan las siguientes: Portfolio Cronopia (obra recomendada SAREA), Cronopia Xpress (seleccionada en Circuito Katapulta, DFG), TRIA (residencia artística Baratza Aretoa, estreno Umore Azoka), NATURA (residencia artística Sortutakoak 12, Dantzagunea, estreno Scratxe Gauak, Baratza Aretoa), Conchita Tou (residencia artística Kontadores Zentroa, Donostia), PUGNA (residencia artística en Dantzagunea, Artistas en Residencia Bilbaoeszena 2019).


Node arlo anitzetako konpainia bat da, kultur inguruneetan lan egiten duena lan eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sortuz eta kudeatuz. Sormen-prozesuetan murgilduta, gogor  lan egiten dute eduki berriak sortzeko, eta aldi berean, komunikazio-kanal berriak ikertzen dituzte. Xedea da sortzaile aktiboen sare ireki eta malgu bat elikatuko duen nukleoa izatea. Laborategi bat, gure buruan oldeka dabilzkigun ideia horiek guztiak gauzatu ahal izateko.

Dantza garaikidezko, antzerkizko eta ikus-entzunezkozko obra eszenikoak dira, zeintzuek, beren sormen-prozesu propioekin, eduki paraleloa sorrarazten baitute.

Honako hauek nabarmentzen dira haren obren artean: Portfolio Cronopia (SAREAk gomendatutako obra), Cronopia Xpress (Circuito Katapultan hautatua, DFG), TRIA (Baratza Aretoan egonaldi artistikoa, Umore Azokan estreinatua), NATURA (Sortutakoak 12 Dantzagunean egonaldi artistikoa, Scratxe Gauak-en estreinatua, Baratza Aretoan), Conchita Tou (Donostiako Kontadores Zentroan egonaldi artistikoa), PUGNA (Dantzagunean egonaldi artistikoa, Bilbaoeszenako 2019ko egonaldiko artistak).

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Intérpretes / Antzezleak: Rubén Albelda, Serrulla, Iván Aizpurua

Movimiento / Mugimendua: Rubén Albelda, Náyade Saínza, Ion Estala

Música / Musika: Serrulla

Vestuario / Jantziak: Clara Virgili

Filmmaker / Filma egilea: LACØRTE Films

Producción ejecutiva y distribución / Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Ana Barrantes

Producción / Ekoizpena: NODE

Autoría, creación, guion y dirección / Egilea, sorkuntza, gidoia eta zuzendaritza: Ion Estala

 

EMILIEN TRUCHE: “Confetti”

SINOPSIS / LABURPENA:

En un salón de fiestas, dos personas están sentadas frente a frente, como si se hubieran congelado de repente. ¿Quiénes son esos dos dobles? ¿Quién es el hombre, quién es el títere? ¿Ya terminó la fiesta? ¿En realidad hubo personas invitadas? ¿Se queda tan quieto?

Lentamente se inicia una conversación entre los dos personajes, entre la ternura y la batalla, desde la confusión hasta el asombro. ¿A dónde irá?


Dantzaleku batean, bi pertsona aurrez aurre eserita daude, tupustean izoztu izan balituzte bezala. Nortzuk dira bi bikoitz horiek? Nor da gizona, nor da txotxongiloa? Amaitu zen festa? Egon zen, egiaz, gonbidaturik? Eta hor geratzen da ez atzera ez aurrera?

Astiro-astiro, bi pertsonaia horien artean elkarrizketa bat hasiko da, samurtasunaren eta borrokaren artean, nahasmendutik harriduraraino. Nora joango ote da?

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

Esta pieza fue creada en la primavera de 2017 en el marco de una cooperación entre  la Universidad de música y artes escénicas de Stuttgart y el HEAR de Estrasburgo. Emilien Truche vive y trabaja como titiritero en Alemania y Francia.


Pieza hau 2017ko udaberrian sortu zen, Sttutgarteko musika eta arte eszenikoen unibertsitatearen eta Estrasburgoko HEARen artean. Emilien Truche Alemanian eta Frantzian bizi da eta txontxongilolari moduan lan egiten du.

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Idea, dirección e interpretación / Ideia, zuzendaritza eta antzezpena: Emilien Truche

Escenografía / Eszenografia: Guillaume Auzépi

Música / Musika: Johannes Schropp

Asesoramiento artístico / Aholkularitza artistikoa: Stephanie Rinke

Ekoizpena / Producción: HMDK (Stuttgart), HEAR (Strasbourg), Ville et Eurometropole de Strasbourg (Dirección de Relaciones Europeas e Internacionales)

 

IGOR X MORENO: “Andante”

SINOPSIS / LABURPENA:

“Andante” es una invitación a pausarse, a ralentizar, a notar el paso del tiempo y el fluir de nuestra atención.
Es un momento que pasamos juntos, sin la necesidad de decirnos nada.
Es una celebración de la espectacularidad, así como un antídoto a ésta.
Es un viaje a través de la niebla que nos transporta a través de la danza, el sonido, la luz y los perfumes.


“Andante” pausatzeko gonbidapen bat da, astiroago joateko, nabaritzearren nola joan doakigun denbora eta nola lerratzen den gure arreta.
Elkarrekin igaroko dugun une bat da, batak besteari ezer esan beharrik gabe.
Ikusgarritasunaren ospakizun bat da, eta aldi berean, ikusgarritasunaren kontrako antidotoa.
Behe-lainoan zehar egiten den bidaia bat, dantzaren, soinuaren, argiaren eta lurrinen bidez garraiatuko gaituena.

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

“Igor x Moreno” es una compañía de danza contemporánea con base entre Londres y Cerdeña.
Su trabajo parte de aquello que hace a los seres humanos animales tan especiales, con un particular enfoque en lo único que todos tenemos: el cuerpo.
“Igor x Moreno” ha sido nominada para premios como el Total Theatre Award y los National Dance Awards entre otros, y continúan presentando sus trabajos a nivel internacional.
Igor Urzelai y Moreno Solinas, son artistas asociados a The Place (Londres) y TIR danza (Italia), además de pertenecer al colectivo “S’ALA spazio per artistx” y colaborar en la dirección artística del festival “DSD” (Sassari).


“Igor x Moreno” dantza garaikideko konpainia bat da, Londresen eta Sardinian duena egoitza.
Gizakiak horren animalia berezi egiten dituen zer hori dute abiaburua, guztiok daukagun zer bakar horretan arreta jarriz: gorputzean.
“Igor x Moreno” lanari hainbat sari eman zaizkio, hala nola Total Theatre Award, eta Nazional Dance Awards, besteak beste. Oraindik ere nazioartean aurkezten dituzte beren lanak.
Igor Urzelai eta Moreno Solinas artistak The Place (Londres) eta TIR danza (Italia) elkarteetako kide dira, eta halaber, «S’ALA spazio per artistx» kolektiboko kide dira; Sassari-ko «DSD» jaialdiaren zuzendaritza artistikoaren zuzendaritzan ere laguntzaile dira.

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Concepto y dirección / Kontzeptua eta zuzendaritza: Moreno Solinas, Igor Urzelai

Intérpretes / Antzezleak: Margherita Elliot, Fionn Cox-Davies, Moreno Solinas, Igor Urzelai

Desarrollado con / Garapena: Giorgia Ohanesian, Eleanor Sikorski

Dramaturgia / Dramagintza: Simon Ellis

Iluminación / Argiztapena: Seth Rook

Composición sonora / Soinu konposizioa: Alberto Ruiz

Vestuario y escenografía / Jantziak eta eszenografia: KASPERSOPHIE

Nariz (perfumista) / Sudurra (perfumegilea): Alessandro Gualtieri

Asistente al canto / Kantu laguntzailea: Melanie Pappenheim

Producción técnica / Ekoizpen teknikoa: Hannah Blamire

Mánager / Manager: Sarah Maguire

Coproducción / Koprodukzioa: Igor and Moreno,  The Place and TIR Danza

Subvenciones / Dirulaguntzak: Arts Council England, The Place, The Lowry, Cambridge Junction, DanceEast, DanceXchange

Con el apoyo de / Laguntzaileak: The London Community Foundation and Cockayne – Grants for the Arts, Office for Cultural and Scientific Affairs Embassy of Spain, Yorkshire Dance, South East Dance, Modern Dance Theatre and Dansatelier, Centro per la Scena Contemporanea, ResiDance XL, Zürich TanzHaus

 

CARLA ROVIRA: “Matria”

SINOPSIS / LABURPENA:

¿Cómo encarar la memoria familiar en un Estado forjado en el olvido? ¿Cuál es el legado familiar de las heridas de la Guerra Civil?

Enrique Isart Alonso murió fusilado por el Franquismo el 14 de agosto de 1939 en Cartagena. Dejó una carta escrita con un mensaje a su madre Virginia Alonso: “Madre, ¡valor!”

A partir del material documental familiar ponemos en el centro las historias invisibilizadas.


Nola egin aurre familiaren oroitzapenari ahanzturaz eraikia izan den Estatu batean? Zein da Gerra Zibileko zaurien familia-ondarea?

Enrique Isart Alonso Frankismoak fusilatuta hil zen, 1939ko abuztuaren 14an, Cartagenan. Bere ama Virginia Alonsorentzako gutun bat idatzita utzi zuen, honako mezuarekin: “Ama, adorea!”

Familiaren dokumentu-materialetatik abiatuta, ikusezin bihurtutako historiak jartzen ditugu erdigunean.

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

Carla Rovira es actriz y creadora. Desde 2015 ha estrenado varios espectáculos de creación propia. Su trabajo se basa en la investigación y el trabajo de creación colectivo. Su ópera prima “Most of all, you’ve got to hide it from the chicks” fue estrenada en FiraTárrega, y posteriormente se ha destacado por la obra “Aüc, el So de les Esquerdes” con la Cía. Les Impuxibles.

En “Matria” ha contado con la colaboración de Laura Blanch, Ramón Bonvehí, Erol Ileri, Marc Naya, Ángela Pitarch y Roger Arjona.


Carla Rovira aktoresa eta sortzailea da. 2015ean berak sortutako zenbait ikuskizun estreinatzen hasi zen. Ikerketa eta sormen-lan kolektiboa dira bere lanaren oinarria. Bere lehenengo obra, «Most of all, you’ve got to hide it from the chicks», FiraTarregan estreinatu zen, eta ondoren, «Aüc, el So de les Esquerdes» lanarengatik nabarmendua izan da, zeina Cía. Les Impuxibles konpainiarekin eman baitzuen.

«Matria» lanean, Laura Blanch, Ramón Bonvehí, Erol lleri, Marc Naya, Ángela Pitarch eta Roger Arjona ditu laguntzaile.

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Creación y dirección / Sorkuntza eta zuzendaritza: Carla Rovira

Intérpretes / Antzezleak: Arc Naya, Ángela Pitarch, Ramón Bonvehí, Laura Blanch, Carla Rovira

Espacio sonoro y producción audiovisual / Soinu espazioa eta ikus-entzunezko ekoizpena: Erol Ileri

Luces / Argiak: Roger Arjona

Colaboración / Laguntzaileak: Vicente Arlandis

Producción, coproducción y con el apoyo de / Ekoizpena, koprodukzioa eta babesleak: FiraTàrrega, Temporada Alta, Carla Rovira

Espectáculo beneficiario del proyecto de cooperación transfronteriza PYRENART, como parte del programa Interreg V-A España-Francia-Andorra POCTEFA 2014-2020. / Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)

Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER).

 

ZIOMARA HORMAETXE COMPANY: “Ahotsak”

SINOPSIS / LABURPENA:

“Ahotsak” es un recorrido por los laberintos de la memoria, los caminos que a menudo se columpian y se pierden en el olvido, en las mentes aniquiladas por el tiempo. Hablan del vacío de la destrucción, de la soledad, la injusticia, el dolor y el gran absurdo de las guerras.

Escuchando las voces, el silencio se llena de palabras, de testimonios que nos llevan a la reflexión, a la comprensión y a la capacidad de soñar despiertos, para reconstruir una sociedad más justa y más humana.

Esta obra pretende ser sencillamente una oda a la esperanza viva a pesar de la muerte, pero, sobre todo, una luz al testimonio de los últimos supervivientes de aquella masacre acaecida en Gernika.

Como descendiente, es un reencuentro vital, personal y necesario, con el filo sutil de las más profundas emociones, que me empujan a narrar y a manifestar mi contrariedad, no solo hacia algo que ocurrió, sino hacia lo que ocurre actualmente en muchos lugares del mundo.

Son las voces que nos hablan del futuro, y que gritan por la paz y la esperanza.


“Ahotsak” memoriaren labirintoetatik egindako ibilbidea da, sarritan kulunkatzen eta ahanzturan, denborak ezereztutako adimenetan, galtzen diren bideak. Suntsiduraren hutsuneaz, bakardadeaz, bidegabekeriaz, minaz eta gerren absurdo handiaz egiten dute berba.

Ahotsak entzunez, isiltasuna hitzez eta lekukotzez betetzen da, eta lekukotza horiek hausnarketara, ulermenera eta ametsetan esna egiteko gaitasunera garamatzate, gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa berreraikitzeko.

Lan honen helburua da heriotza gorabehera bizirik dagoen itxaropenaren oda bat izatea, baina, batez ere, Gernikan gertatutako sarraski hartako azken bizirik atera ziren haien lekukotzari argia ematea.

Ondorengo bat naizen aldetik, emozio sakonenen sorbatz meheekin elkartzea da, elkarketa pertsonala eta beharrezkoa. Emozio horiek nire nahigabea kontatzera eta adieraztera bultzatzen naute, gertatu zen gauza batekin ez ezik, gaur egun munduko leku askotan gertatzen denarekin ere.

Etorkizunari buruz hitz egiten diguten ahotsak dira, eta bakearen eta itxaropenaren alde egiten dute garrasi.

COMPAÑÍA / KONPAINIA:

Ziomara Hormaetxe es coreógrafa y bailarina nacida en Gernika. Después de estudiar danza en la Universidad Sophia Antipolis de Niza y de formarse con artistas internacionales, Ziomara creó su propia compañía llamada Ziomara Hormaetxe Company. Desde entonces trabaja en la creación de sus propios proyectos artísticos como creadora e intérprete independiente.

Su trabajo combina la danza contemporánea y las nuevas tecnologías como el vídeomapping, 3D, el vídeo interactivo y el arte numérico. A día de hoy, Ziomara ha creado tres piezas: “K-otica in Progress“ estrenada en el festival BAD de, “Symbiosis” con gira nacional e internacional (Sudamérica, Venezuela) y “Biopiracy”, que se preestrenó en el “New Dance Festival” de Corea del Sur y en el Festival “Detroit City Dance Festival” de Detroit.

Ziomara Hormaetxe Gernikan jaioa den koreografoa eta dantzaria da. Dantza ikasi zuen Nizako Sophia Antipolisen, nazioarteko artistekin batera. Ziomarak, ondoren, bere konpainia propioa sortu zuen, Ziomara Hormaetxe Company izenekoa. Harrezkero, bere proiektu artistiko propioak sortzen jarduten da, sortzaile eta antzezle beregain gisa.

Dantza garaikidearekin batera teknologia berriak baliatzen ditu bere lanean, hala nola videomapping-a, 3D-a, elkarreraginezko bideoa eta zenbakizko artea. Gaur arte, Ziomarak hiru lan sortuak ditu: “K-otica in Progress», BAD jaialdian estreinatu zena; “Symbiosis”, zeinarekin itzuli bat egin baitzuen estatuan eta nazioartean (Hegoamerika, Venezuela) eta “Biopiracy”, Hego Koreako “New Dance Festival” delakoan eta Detroiteko «Detroit City Dance Festival» izeneko jaialdian aurre-estreinaldian eskainia.

CRÉDITOS / KREDITUAK:

Idea y creación / Ideia eta sorkuntza: Ziomara Hormaetxe

Intérpretes / Antzezleak: Akira Yoshida, Ziomara Hormaetxe

Música original / Jatorrizko musika: Aitor Etxebarria

Iluminación / Argiztapena: David Alcorta

Producción / Ekoizpena: Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza

Coproducción / Koprodukzioa: ATERPEAN, Ayuntamiento de Gernika / Gernikako Udala

Con el apoyo de / Babesleak: Teatro Lizeo Antzokia Gernika, Astra Gernika

 

Información práctica

  • Fechas y horarios

    19/10/2019 – 25/10/2019

    Sala Cúpula (entradas no numeradas)

    Sábado, 19 de octubre 21 h
    Domingo, 20 de octubre 21 h
    Martes, 22 de octubre 19 h / 19:30 h
    Jueves, 24 de octubre 20 h
    Viernes, 25 de octubre 19 h / 19:30 h

     

    Sala Teatro (entradas no numeradas)

    Martes, 22 de octubre 20 h

  • Precios y Descuentos

    +

    Jinete último reino (19.10.19) 10 €
    Pugna (20.10.19) 10 €
    Confetti (22.10.19) Entrada por invitación
    Andante (22.10.19) 10 €
    Matria (24.10.19) 10 €
    Ahotsak (25.10.19) Entrada por invitación

     

    Ver ofertas:

    • Amigos del Teatro.

    Cupos limitados.

    El precio de las entradas es el mismo tanto en taquilla como en la web del Teatro Campos.

    IVA y gastos de distribución/ticketing incluidos en el precio.

    Por Normativa de Evacuación, cada localidad se corresponde con una butaca y un asistente, por lo que, independientemente de la edad, será imprescindible adquirir una entrada para el acceso a las salas y la ocupación de las mismas.

  • Canales de Venta

    +

    Internet

    Taquillas (C/ Bertendona 3 bis)