Tokiko bazterrak

Sala Teatro AretoaTeatro Campos Elíseos Antzokiak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako sarbide errazak jartzeko irtenbideak aurreikusi ditu uneoro. Hala eskatzen den instalazio guztietan (leihatilak, jantzitegiak, komunak, aldagelak, makina automatikoak eta antzeko beste batzuk) arrapalak eta egokitutako gailuak ezartzeaz gain, erliebe altuan eta Braille sisteman adierazitako zenbakidun igogailuak barneratzen dira. Antzokian barneratzen diren bulego, despatxu eta bestelako gelen (sarbide publikora bideratzen ez diren egiturak edo bestelako erabilera zehatzak dituzten gelak izan ezik) dimentsioa eta banaketa egituratzerakoan, aintzat hartu da gurpil-aulki batek egin beharreko biraketak modu erosoan egitea.

Modu berean, Antzokian 12 eserleku egokitu dira besaulki-patioan eta beste 15 pasabidean laguntza behar duten erabiltzaileentzat. Era berean, eszenategi nagusian erabilera anitzeko sistema metalikoa aukeratu da eta horri esker eserlekuak hartzen dituzten plataformen altuera alda daiteke eta plataforma horiek 180 gradu bira daitezke. Horrela, atzeko ilara kenduz eta hari dagokion plataforma egokitutako eserlekuen ilararen kotaraino igoz, besaulki-patioan sarbide-desnibelik gabeko ilara oso bat gaitu daiteke, nahikoa tarte izateko moduan.

Espazioen arabera honakoa da sarbide ezberdinen deskribapena:

♦ Atartea beheko solairua

Kultura-ondare gisa babestutako fatxada bat dago Bertendona kaleko sarbidean, horri esker sarrera hori paregabe eta errepikaezina da; dena den, ekitaldi jendetsuetan irteera fatxada horretako erdiko ateetatik egin daiteke. Hor, lehenik eta behin leihatilak aurkituko ditugu eta hondoan komunak. Goiko solairuetarako eskailera bidezko sarbideak ezker-eskuin kokatzen dira, eta igogailua atarte nagusiaren eta komunen artean lekutzen da. Bestalde, larrialdietarako irteera ugari aurkituko ditugu eta solairu guztietan ezindu fisiko eta sentsorialentzako informazio-puntuak daude.

♦ Areto Nagusia (1, 2 eta 3 solairuak)

Eszena-areto nagusia Frantziako art noveau estilora, jarduera mota guztiak hartzeko egokitua: antzerkiak, kontzertuak, ekitaldiak, afariak, batzarrak, etab. Eszenategiaren aldakortasuna azpimarragarria da, izan ere, plataforma mugikorrak eta besaulki ezkutagarriak partekatzen dituen punta-puntako sistema mekaniko bati esker, patioko zorua aldakorra izatea zilegitzen da, modu horretan, egitura ugari har ditzakeelarik (harmaila, besaulki-patio laua, afari-ikuskizuna, etab.). Horrenbestez, eszenografiari dagokionez eremu berdingabe baten aurrean gaude, mugarik gabeko teknikaz osatu dena.

Orobat, barrutia ikus-entzunezko produkziorako aretoarekin lotzen da, aldi berean, zuzeneko eta edizioko grabaketekin gozatzeko.

Igogailua erabiliz edo azpiko aretoaren bi aldetara kokatutako eskailerak igoz lehen, bigarren eta hirugarren solairuetako palkoetara irits gaitezke. Azken horretan, gainera VIP edo Autores Aretoa lekutzen da.

Areto nagusia besaulki-patio barneragarri batez osatzen da, 485 besaulki dituena: lehen solairuan hegaleko palko bat dago, 107 besaulkiz hornitzen dena; bigarrenean 103 eta hirugarrenean 110. Guztira 805 besaulkiko edukiera dauka.

♦Laugarren solairua

Sarrera mugatua duen solairu bakarra da, izan ere, SGAE, SGAE Fundazioaren eta antzokiko zuzendaritzaren Departamentuak barneratzen dira bertan.

♦ Bosgarren solairuia

Solairu horretan lekutzen dira kafetegia, catering-zerbitzua, jatetxea (wifi konexioa duena), produkziorako eta grabaketarako hainbat areto CATA zentruaren baitan, SGAE Fundazioaren prestakuntza-gelak eta, azkenik, zentroko Komunikaziorako eta Marketingerako Departamentua. Modu berean, espazio horretan ekitaldi anitzak eta ugariak egin daitezke: liburuen eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, etab. Bestalde, sukalde kualifikatuari esker jatetxe-zerbitzu eraginkorra eskaintzen da eguerdi nahiz gauez. Horrez gain, areto nagusian edo balio anitzeko aretoan egiten den ikuskizunak hala eskatzen duenean catering-zerbitzua ere eskaintzen da.

♦ Seigarren solairua

Azken solairuan 250 eserlekuz hornitutako areto hori kokatzen da, eta formatu txiki eta ertaineko ekitaldi anitzak egin daitezke bertan, zinema digitala barne.