Fitxa teknikoa

Fitxa Teknikoa (PDF).

→ Eraikitako azalera: 7.300m²

→ Barruti eszenikoa (edukiera):
Areto nagusia: 805 eserleku
Beheko aretoa: 485 eserleku

→ Azpiko solairua: Barruti eszeniko nagusirako eta hari atxikitako zerbitzu publikoetarako sarbidea: Bertandona kalea 3 Bis.

→ Lehen solairua: Palkoetarako sarbide publikoa

→ Bigarren solairua: Palkoetarako sarbide publikoa

→ Hirugarren solairua: Palkoetarako sarbide publikoa eta VIP aretoa

→ Laugarren solairua: SGAE (Egile eta Editoreen Elkartea), Autore Fundazioaren eta Zuzendaritzaren lurraldeko bulegoak.

→ Bosgarren solairua:
-Audio- eta bideo ekoizpen estudioak
Autore Fundazioaren Prestakuntza-gelak
Komunikaziorako eta Marketing Departamentua
Catering-zerbitzua
Jatetxea / Kafetegia

→ Seigarren solairua: Balio anitzeko aretoa

Abangoardia, musika, antzerkia eta dantza garatzeko diziplina anitzeko espazio horren banaketa orokorrari dagokionez, aretoa gune nagusi baten inguruan antolatzen da. Hala, hainbat maila bereizten dira: beheko solairuan eszenategia eta besaulki-patioa; lehen solairuan palkoak; bigarren solairuan anfiteatroa eta hirugarrenean VIP aretoa. Areto horren azpian soto bat lekutzen da, instalazioak eta biltegiak hartzen dituena. Haren gainean, laugarren solairuan SGAEko lurraldeko bulegoak kokatzen dira. Bosgarren solairuan bi multimedia-gela, kafetegi bat eta ikus-entzunezko produkzioen estudioak kokatzen dira. Horrez gain, balio anitzeko areto bat (seigarren solairua) eta ganbara bat ere badira. Ganbara hori zazpigarren solairuan dago eta era askotako instalazioak barneratzen dira bertan.

Aretoa inguratzen duten espazioek, aldi berean, hura kanpoaldearekin komunikatzen dute eta Antzokiaren maila ezberdinak elkarlotzen dituzte. Gainera, espazio horietan barneratzen dira multzoak behar bezala funtzionatzeko zerbitzu lagungarriak. Azkenik, eraikinari lotutako hegalean, beheko solairuan, artisten eta gainerako langileen aldagela eta gelak barneratzen dira.

Horrenbestez, artearen prestakuntza eta produkzioa garatzeaz gain, Teatro Campos Elíseos Antzokia musika, dantza eta antzerki ikuskizunekin gozatzeko zentroa izango da, Bilbon dauden era horretako zentroen osagarri izango dena. Horrez gain, era guztietako ekitaldiak antolatu ahal izango dira bertan: aurkezpenak, kongresuak, prentsaurrekoak, hitzaldiak, mahai-inguruak, eztabaidak, etab. Eta, jakina, hori guztiori beti zabalik izango den kafetegi-, jatetxe- eta catering-zerbitzu batekin goxatuta. Modu horretan, zure bisitak atseginagoak izango dira, zalantzarik gabe.