BCN JAZZ KONEXIOA (Loraldia 2017)

  • 2017-03-23-Imagen2-BCN-JAZZ-KONEXIOA-(Loraldia-2017)
  • 2017-03-23-Imagen3-BCN-JAZZ-KONEXIOA-(Loraldia-2017)
  • 2017-03-23-Imagen-BCN-JAZZ-KONEXIOA-(Loraldia-2017)
  • LORALDIA_17_5
Compra de entradas
Sala Cúpula (Planta 6)
23/03/2017

Euskal Herriko jazz musikariek nekez aurkitzen dute berton musikatik bizitzeko aukera. Hori dela eta, gure musikari ugari Bartzelonan bizi dira eta hiriburu honetako jazz giroan murgildurik daude. Loraldiak euskal musikariek gidatzen dituen bi talde nabarmen Bilbora ekarriko ditu. Biak goi mailakoak dira. Europako hoberenen artean koka daitezke. Banda bakoitzak haren azken sormen lana aurkeztuko du, bukaeran bildu eta elkarrekin arituko dira. Gorka Benitez saxoan eta Angel Celada baterian ohikoak dira nazioarteko jaialdietan. Jazz konexio honetan euren bandekin arituko dira. Haiekin batera Carla Sevilla jazz kantari bilbotarra arituko da. Carla Sevilla ere Bartzelonatik igaro zen musika ikasketak sustatzen. Esan beharra dago Celada eta Benitezekin aritu dela behin baino gehiago. Beraz, Campos antzokia jazz klub bihurtuko dugu Gorka Benitezen eta Angel Celadaren musika berritzailearekin nahiz Carla Sevillaren boza xarmangarriarekin.