Los manchegos ‘Teatro de la Luna’ y El pequeño Teatro de Don Quijote, en los Domingos de Títeres

Domingos_Titeres_2017_Quijote

SGAE Fundazioaren Txotxongiloak Igandero zikloak 7. emanaldia du Bertendona kaleko Kupula Aretoan eta 2017ko martxoaren 26a arte garatuko da

El pequeño teatro de Don Quijote 4 urtetik aurrera ikusi eta gozatu ahal izateko egina izan den obra dugu (gazteleraz). Txotxongiloen antzerkia bidaia-kutxa handi bat da, mundu iradokitzaile berezia, non magiari eta sorpresari obraren amaieraraino eusten zaien. Kutxako tiradera eta ataletatik pertsonaiak agertzen dira, eta artalde handiak, liburuak, errotak edo eta lehoiak ikus ditzakegu, bederen, On Kixote pertsonaia handiaren nondik norakoak aintzat hartzen dituen lan honetan. Helburua, Cervantes maixuaren protagonistak bizi eta pairatutakoak gogoan izanik, irakurketaren aldeko xarma berpiztea txikiengan, eta, akaso, ustez burutzerik ez duten ametsen errealizazioa bultzatu.

Teatro de la Lunak 1991n ekin zion ibilbideari. Harrezkero, haren proposamen eszenikoek artea, antzerkia eta haurtzaroa uztartzen dituzte. Mantxako talde honek arrakasta handiko proiektuak garatu izan ditu museoetan, liburutegietan eta kultur guneetan. 1994tik 2010era, Sofia Erreginaren Museo Nazionaleko Haurrentzako Tailerren Programa eta Familien Programa diseinatu eta zuzendu zituen. Era berean, elkarlanean aritu izan da Telefónica Fundazioarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Ciudad Realeko Probintzia Museoarekin… El pequeño teatro de Don Quijote obrak Lehen Saria jaso zuen 2005ean, Segoviako Udalak antolaturiko Nazioarteko Txotxongilo Lehiaketan, esaterako. Juan Manuel Recover dugu gaur egun ere eta hastapenetatik, antzerkigintza eta formakuntza lan talde honen zuzendaria.

2016ko urriko azken igandean hasi zen, SGAE Fundazioaren eskutik eta Campos Eliseos Antzokiaren laguntzarekin, Txotxongiloak Igandero emanaldiaren zazpigarren edizioa. Berriz Bilboko gune kulturalaren Kupula Aretoan eta funtzio bikoitzekin, 12:30 eta 17:30ean; sarrerak 9 eurotan salgai eta talde zein funtziokako deskontuekin, azken hauek, %15 eta %25ekoak izan daitezkeela. Guztira 19 talde eta 38 sesio izango ditugu, horietatik 6 euskaraz.

Zikloa 2017ko martxoaren 26an amaituko da eta Erkidego Autonomo ia guztien txotxongilari taldeek hartuko dute parte. Igaz 5.000 ikusle baino gehiago gureganatu ziren, heldu eta 2-10 urte arteko neska-mutikoen artean. Ekimenaren zuzendaritza, aurten ere, Antoine Bastero txotxongilari profesional, programatzaile eta kazetariari egokitu zaio.