This event has passed.

La vida a palos

Imanol Arias-ekin

2018/06/29 - 2018/07/01

★★★★

Bizitzeko gurari egindako kantu flamenkoa

Teatro Aretoa. Iraupena: 90 min aprox


2018-06-28-La-vida-a-palos-L

José Manuel Mora eta Carlota Ferrer berriz elkartu dira Pedro Atienzaren funtsezko testu horri antzezlan-forma emateko. Halaber, bitarteko paregabea da, 30 urteren ondoren, Imanol Arias aktore ospetsua agertokietara itzultzeko.

Flamenkoaren mundua eta horren paloak ezagutarazteaz gain, La vida a palos lanak bere esperientzian oinarrituta hazi eta gizondu den pertsona baten bizitza kontatzen digu: Alcayatarena (Pedro Atienzaren alter egoa). Halaber, aspaldi guraso-agintea galdu zuen semearekin berriro nola elkartu zen kontatzen digu. JM Morak Pedro Atienzaren pasarteetatik abiatuta idatzitako testuan, bi bidaia deskribatzen dira, bakarrizketen eta elkarrizketen bidez. Horietako bat iraganekoa da: aitak bere bizitza markatu zuten hainbat lekutatik egin zuena. Bigarrena, ordea, orain haren semea egiten ari dena da: aita bizi izan zen leku guztiak bisitatzen ari da, eta haren bizitzaren zentzua ulertzen lagunduko diote.

Flamenko-kantari batek lagunduko dio Alcayataren maitasun-biografiari eta bidaiari, amodio perfektua bilatu bitartean. Amodio perfektu hori hainbat emakumetan dago irudikatuta: Gioconda ekuadortarra, haren amodio nagusia; Consolación, gizona pozoitzen saiatu zen prostituta; ezkondu zen emakumea eta haren semearen ama; eta, azkenik, Almerian maitemindu zen emakumea. Hain zuzen, Almerian babestu zen azken egunak igarotzeko eta berriz semearekin elkartzeko.

 

Antzezpena: Imanol Arias, Aitor Luna, Guadalupe Lancho

Sortzailea: Pedro Atienza, José Manuel Mora

Zuzendaria eta koreografia: Carlota Ferrer

Musikariak:  Batio (Cello); Raúl Jiménez (flamenko-kantaria)

Zuzendaritza Laguntzailea: Enrique Sastre

Eszena Guneko Diseinua:  Mónica Boromello

Soinu Guneko Diseinua:  Sandra Vicente

Argiztapen Diseinua: David Picazo

Jantzi Diseinua: Ana López Cobos

Ikus-entzunezkoak: Jaime Dezcallar

Eszenografia Laguntzailea: Miguel Delgado

Jantzi Diseinuaren Laguntzailea: Christanna Ioannidou

Dantza Maisua: Miguel Ángel Corbacho

description
description
description
description
description
description

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 25eko deskontua Ekainaren 28ko emanaldietarako. Kuota mugatua. (% 40eko promozioa eta metatu ezin diren deskontuak).

Deskontuak:

  • Gazte-txartela eta 65 urtetik gorako pertsonak: % 20eko deskontua. Ezinbestekoa da kasuan kasuko egiaztagiria txarteldegian eta aretora sartzean erakustea. KUOTA MUGATUA. DESKONTUA TXARTELDEGIAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI.
  • 10 pertsonatik gorako taldeak: % 15eko deskontua. KUOTA MUGATUA.  DESKONTUA TXARTELDEGIAN BAKARRIK DAGO ESKURAGARRI.

Promozio bezerra eta metatu ezin diren deskontuak.

BEZ prezioan sartuta dago.

Informazio lagungarria

  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.

Informazio erabilgarria

  • Datak eta ordutegiak

    2018/06/28 – 2018/07/01

    Teatro Aretoa

    Osteguna eta Ostirala 20 h.
    Larunbata 20 h.
    Igandea 20 h.

     

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Gold jesarlekuak 40 €
    Besaulki-patio eta lehen solairua 30 €
    Lehen solairua (ikuspen urriko sarrerak) 24 €
    Bigarren solairua 25 €
    Bigarren solairua (ikuspen urriko sarrerak) 20 €
    Hirugarren solairua 20 €
    Hirugarren solairua

    (ikuspen urriko sarrerak)

    16 €

     

    Ikusi eskaintzak:

    • Gazte-txartela eta 65 urtetik gorako pertsonak. Egiaztagiria erakutsi behar da.
    • 10 pertsonatik gorako taldeak.
    • Antzokiaren lagunak.

    Metatu ezin diren deskontuak, kuota mugatuak.

    BEZ prezioan sartuta dago.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet

    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)

    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak

    Web Kutxabank

  • Prentsarako materiala

    +