Este evento ya finalizó

C/ Bertendona 3 bis

Bilbao

España

TEATRO CAMPOS ELÍSEOS ANTZOKIA

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua

Katxiporreta

2019ko martxoaren 22tik 24ra

★★★★

Familia-antzerkia 0-100 urte

Teatro Aretoa. Duración: 70 min


Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…

Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu.

Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.
Eta zu?

Aktoreak: Aiora Zulaika, Joxemari Agirretxe, Mertxe Rodriguez, Oihana Sanchez, Alex Tetuan, Izaskun Forcada.

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.

Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.

Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao

Atrezzoa: Maite Mutuberria, Jon Garate, Buruarinak (Ipuitantai S.L.) eta Katxiporreta.

Promozio berezia

  • Antzokiaren lagunak: % 25eko deskontua. Kuota mugatua. Deskontuak erregistratutako antzerki-lagun bakoitzeko sarrerarako balio du. Aretora sartzean identifikatzeko eska dezakete.

Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean. BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

Informazio lagungarria

  • Gurpil-aulkia behar duten pertsonentzako sarrerak txarteldegian bakarrik erosi ahalko dira; nahi izanez gero, eserlekuen erreserba egin dezakezu 94 443 86 10 telefono-zenbakira deituta.
  • Aretora Interneten bidez erositako sarrerekin sartzeko: Eserlekuak inprimatu ahalko dira edo, nahigo izanez gero, fitxategia deskargatu ahalko da telefono mugikorrean, antzokira sartzean erakusteko.

Información práctica

  • Datak eta ordutegiak

    2019/03/22 – 2019/03/24

    Teatro Aretoa

    Ostirala 18:00
    Larunbata 16:30 eta 19:00
    Igandea 16:00 eta 18:30

  • Prezioak eta deskontuak

    +

    Besaulki-patio eta lehen
    solairua
    12.50 €
    Bigarren solairua 11.50 €
    Hirugarren solairua 9.50 €

     

    Ikusi eskaintzak:

    • Antzokiaren lagunak. Kuota mugatuak.

    Sarreren prezioa bera da Campos Antzokiaren leihatilan nahiz web orrialdean.

    BEZa eta banaketa/ticketing gastuak sartuta daude prezioan.

  • Salmenta-kanalak

    +

    Internet

    Txarteldegia (C/ Bertendona 3 bis)

    Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainak

    Web Kutxabank